2025/11/04

Maitasun kapitala

Bere maitalea izandako Martinen hiletan dago Olga. Bertan gogoratzen du berarekin bizi izandako pasio sutsua, gizonak duela urtebete utzi zuen arte. Oroitzapenetan murgilduta, Martinen heriotzaren arrazoia zein ote zen jakin nahian, harekiko mendekotasun emozionalaz ohartzen da eta horrek agerian uzten dio, bere burua emakume aske eta ahaldundutzat bazuen ere, maitasunarekin beti izan duen kontraesana.
Aldi berean, tesi bat zuzentzen dabil Olga irakaslea, emakumeei maitasuna euren bizitzako erdigunea izaten irakatsi zaien moduan sakontzen duena, horretarako Artearen eta Literaturaren historiako zenbait lanetan oinarrituz..

Karmele Jaio: Maitasun kapitla (Elkar)

En estas bibliotecas - Liburutegi hauetan